top of page

Resultados de la búsqueda

1 result found with an empty search

  • On-kologia 360º Jardunaldi Zientifikoa: Lanbide Heziketa onkologia-ongizatearen zerbitzura

    Donostia, 2025eko martxoaren 10a.   On-kologia 360º: Minbizia zaintzen eta bizitzen  jardunaldi zientifikoak aditu ugari bildu ditu gaur Donostiako Eraikin Onkologikoan, minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala lantzeko. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatu du ekimena, eta Monte Albertia, Plaiaundi, Inmakulada eta ESCIVI Lanbide Heziketako  ikastetxeek garatu dute. Jardunaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Katxalin, Asgicer, Aspanogi, Agadelprise, Iñurri eta Osakidetza  bezalako elkarteen lankidetza izan da. Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Eraldaketa Digital eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendari  Inge Gorostiagak, Osasun Sailburuordetzako Osasun Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazio Zuzendari  Gontzal Tamayok eta Gizarte Zerbitzuen, Komunitate Ekintzaren eta Auzoen Zinegotzi Ordezkaria  Maria Jesus Idoetak egin dute, eta jardunaldiaren antolatzaileei eskerrak eman dizkiete, minbizia duten pazienteen ongizatea ardatz duen ekimen bat aurrera eramateagatik. Jarraian, Laura Basterretxea Badiolak , Gipuzkoako Onkologiako GKUko onkologoak, gaixotasuna testuinguruan jarri du, eta horri buruzko datuak eman ditu. Jardunaldia lau bloke nagusitan  egituratu da, pazienteen ongizatea hobetzeko helburuarekin: 🔹 Ongizate psikologikoa:   Maite Arrillaga  psikiatrak, Paula Reguera  psikologoak eta Alazne Apalantza  fisioterapeutak minbiziari aurre egiteko emozionalki erresilienteak izateko gakoak azaldu dituzte. 🔹 Ongizate fisikoa:   Silvia Lobato  erizainak, Garbiñe Aizpuru  nutrizionistak, Olatz Etxebeste  eta Jurgi Zulaika  fisioterapeutek, eta Jon Madinabeitia  kirol hezitzaileak ariketa fisiko egokitua, elikadura eta tratamenduetan zehar gorputzaren zaintza nola egin azaldu dute. 🔹 Irudi pertsonala:   Verónica Cazalis  estetistak, Patxi Díaz  Luis Díaz ileordeen jabeak eta Eugenia Arrieta  mikropigmentazio espezialistak, pazienteen irudia eta autoestimua hobetzeko teknikak eskaini dituzte. 🔹 Gizartean sareak sortzen:  Bloke honetan, Maddi Saizarbitoria  gizarte-langileak eta aurretik aipatutako elkarteetako ordezkariek laguntza sareen garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, paziente eta senideek ere parte hartu dute. Jardunaldi hau abiapuntu  izan da etorkizunean argitaratuko diren baliabide praktikoak garatzeko , eta hauek webgunean eskuragarri egongo dira:   www.onkologia360.com . Gainera, hurrengo asteetan minbizia duten pazienteei eta senideei zuzendutako tailer espezializatuak  antolatuko dira. Ekitaldi honek erakusten du Lanbide Heziketak konpromiso soziala eta berrikuntza osasunaren zerbitzura jarri nahi dituela , eta bere ikasketa-zikloetan minbizia duten pertsonei laguntzeko ezagutza txertatzen ari dela. 📍 Informazio gehiago:   www.onkologia360.com

bottom of page