top of page
Search

On-kologia 360ยบ Jardunaldi Zientifikoa: Lanbide Heziketa onkologia-ongizatearen zerbitzura

ree

Donostia, 2025eko martxoaren 10a.ย On-kologia 360ยบ: Minbizia zaintzen eta bizitzenย jardunaldi zientifikoak aditu ugari bildu ditu gaur Donostiako Eraikin Onkologikoan, minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala lantzeko. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatu du ekimena, eta Monte Albertia, Plaiaundi, Inmakulada eta ESCIVI Lanbide Heziketakoย ikastetxeek garatu dute. Jardunaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Katxalin, Asgicer, Aspanogi, Agadelprise, Iรฑurri eta Osakidetzaย bezalako elkarteen lankidetza izan da.


Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Eraldaketa Digital eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariย Inge Gorostiagak, Osasun Sailburuordetzako Osasun Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazio Zuzendariย Gontzal Tamayok eta Gizarte Zerbitzuen, Komunitate Ekintzaren eta Auzoen Zinegotzi Ordezkariaย Maria Jesus Idoetak egin dute, eta jardunaldiaren antolatzaileei eskerrak eman dizkiete, minbizia duten pazienteen ongizatea ardatz duen ekimen bat aurrera eramateagatik.


Jarraian, Laura Basterretxea Badiolak, Gipuzkoako Onkologiako GKUko onkologoak, gaixotasuna testuinguruan jarri du, eta horri buruzko datuak eman ditu.


Jardunaldia lau bloke nagusitanย egituratu da, pazienteen ongizatea hobetzeko helburuarekin:

๐Ÿ”น Ongizate psikologikoa:ย Maite Arrillagaย psikiatrak, Paula Regueraย psikologoak eta Alazne Apalantzaย fisioterapeutak minbiziari aurre egiteko emozionalki erresilienteak izateko gakoak azaldu dituzte.

๐Ÿ”น Ongizate fisikoa:ย Silvia Lobatoย erizainak, Garbiรฑe Aizpuruย nutrizionistak, Olatz Etxebesteย eta Jurgi Zulaikaย fisioterapeutek, eta Jon Madinabeitiaย kirol hezitzaileak ariketa fisiko egokitua, elikadura eta tratamenduetan zehar gorputzaren zaintza nola egin azaldu dute.

๐Ÿ”น Irudi pertsonala:ย Verรณnica Cazalisย estetistak, Patxi Dรญazย Luis Dรญaz ileordeen jabeak eta Eugenia Arrietaย mikropigmentazio espezialistak, pazienteen irudia eta autoestimua hobetzeko teknikak eskaini dituzte.

๐Ÿ”น Gizartean sareak sortzen:ย Bloke honetan, Maddi Saizarbitoriaย gizarte-langileak eta aurretik aipatutako elkarteetako ordezkariek laguntza sareen garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, paziente eta senideek ere parte hartu dute.


Jardunaldi hau abiapuntuย izan da etorkizunean argitaratuko diren baliabide praktikoak garatzeko, eta hauek webgunean eskuragarri egongo dira:ย www.onkologia360.com. Gainera, hurrengo asteetan minbizia duten pazienteei eta senideei zuzendutako tailer espezializatuakย antolatuko dira.


Ekitaldi honek erakusten du Lanbide Heziketak konpromiso soziala eta berrikuntza osasunaren zerbitzura jarri nahi dituela, eta bere ikasketa-zikloetan minbizia duten pertsonei laguntzeko ezagutza txertatzen ari dela.


๐Ÿ“ Informazio gehiago:ย www.onkologia360.com



ย 
ย 
ย 
bottom of page